Iñurritza Berria - Informazio-liburuxka

7 6 Iñurritza Berria Itsasoaren eta mendien arteko gune pribilegiatua Iñurritza Berria Zarautzen kokatzen da, 23.000 biztanle baino gehiago dituen eta 2.5 kilometroko hondartza duen kostaldeko herrian. Promozio berri hau San Pelaion egongo da, Zarauzko Real Golf Klubaren eta Iñurritzako biotopo babestuaren aurrean. Eremu honek kirol eskaintza zabala du; esaterako, bertatik bertara daude surf eskola ugari, Astiko futbol zelaia, Aritzbatalde kiroldegia eta lehen aipatutako Zarauzko Real Golf kluba. Gainera, inguruan beharrezko diren zerbitzu guztiak daude, farmaziak, supermerkatuak eta Salbatore Mitxelena Ikastola bezalako ikastetxeak. Horrez gain, Iñurritza Berriak komunikazio bikainak ditu: A-8 autobiderako zuzeneko sarbidea du Donostiako eta Bilboko noranzkoetan, eta tren eta autobus geltokiak ditu bertan. Halaber, 5 kilometroko bidegorria dago hurbil, itsasoaren urdinez kontrastean landareen berdeaz gozatzeko aukera ematen duena herriko txoko guztiak lotuz. Zure etxebizitza Kantauri itsasoaren ertzean

RkJQdWJsaXNoZXIy MTI3MDYzOQ==