Iñurritza Berria - Informazio-liburuxka

4 Iñurritza Berria Zure etxebizitza Kantauri itsasoaren ertzean Zarautz bereziki ospetsua da “Hondartzen erregina” duelako, 2.5 kilometroko luzera izanda Euskadiko hareatzarik luzeena baita. Gainera, aski ezaguna da bertako naturgune eta familia giro paregabeagatik ere. Erosotasun guztiak dituen herria da, autoz Donostiatik eta eskualdeko udalerrietatik denbora gutxira baitago. Zarautz herriak hainbat erakargarritasun ditu ametsetako helmuga bezala bihurtzen dutenak: adibidez, bertan dago mendiz eta itsasoz inguratutako 9 zulo dituen golf zelai ezaguna, eta baita ere mundu osoko surflariak erakartzen dituzten olatu ospetsuak, surf eskola ezagunak eta itsasoko haize leunaz gozatzeko itsas pasealeku amaigabea. Iñurritza Berria kokatzen den gune bereziak naturaz gozatzeko aukera ematen du, naturgune zabalak, dunak, Iñurritzako biotopo babestuak, padurak eta itsaslabarrak, Mollarriko kargalekua eta Pagoetako parke naturala bertatik bertara aurki baitaitezke. Zure etxebizitza Kantauri itsasoaren ertzean

RkJQdWJsaXNoZXIy MTI3MDYzOQ==